Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.1.1. Erregistratutako eskaerak
Jarraian, EAE osatzen duen lurralde historiko bakoitzean 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldietarako mendetasuneko egoera baloratu eta onartzeko erregistratu ziren eskaera kopuruari buruzko informazioa emango dugu. Balio horietan hasietako balorazioa berraztertzeko eskaerak ere sartzen direnez, informazio horrek, AMAL abiaraztearen ondorioz, hiru foru aldundiek aurre egin behar izan dioten lan bolumenaren ideia bat emango digu.
2007AN ERREGISTRATUTAKO ESKAERAK | 2008AN ERREGISTRATUTAKO ESKAERAK | 2009AN ERREGISTRATUTAKO ESKAERAK | ||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Araba | 6.041 | 18,27 | 4.637 | 13,43 | 3.562 | 11,21 |
Bizkaia | 13.494 | 40,82 | 14.051 | 40,68 | 13.823 | 43,51 |
Gipuzkoa | 13.523 | 40,91 | 15.850 | 45,89 | 14.386 | 45,28 |
EAE GUZTIRA | 33.058 | 100 | 34.538 | 100 | 31.771 | 100 |
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako informazioa zabaltzeko adierazi du, adierazitako eskaerez gain –Mendetasuna Baloratzeko Baremoa (aurrerantzean MBB) aplikatuta egindako balorazioei dagozkie horiek–, RAI balorazioa[64]egiteko 2.025 eskaera jaso ziren 2007an eta 8.706 eskaera 2008an.
Ikusi dugunez, Gipuzkoan eta Bizkaian erregistratutako eskaeren kopurua 2008an handitu eta 2009an gutxitu zen, azken urte horietako balioak 2007akoak baino apur bat handiagoak izanik. Aipatu joerak handiagoak izan ziren Gipuzkoan. Araban, urtean jasotako eskaeren guztizkoa apurka murriztu zen.
Hiru foru aldundiek emandako datuen arabera, 2010eko uztailaren 1ean, AMAL indarrean sartu zenetik EAEn guztira 117.300 eskaera erregistratu ziren[65]. Jarraian, lurraldeka bereizitako guztizkoa emango dugu:
2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE ERREGISTRATUTAKO ESKAERAK | ||
Kop. | % | |
Araba | 15.823 | 13,49 |
Bizkaia | 50.249 | 42,84 |
Gipuzkoa | 51.228 | 43,67 |
EAE GUZTIRA | 117.300 | 100 |
Aipatzekoa da Gipuzkoako lurralde historikoak daukan proportzioa (%43,67), hango biztanleria Bizkaikoa baino askoz txikiagoa izanda.
[64] Ikus txosten honetako II. kapituluko 2.9.d) atala.
[65] Txosten honetako 3.0.b) eta 1.3 ataletan SISAADek argitaratutako datuen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandakoen eta hiru foru aldundiek igorritakoen arteko aldeen zioak aztertu ditugu.